Ohiko galderak

Zer da Deliberaweb?

Deliberaweb.com parte-hartze prozesuei laguntzeko tresna telematikoa da, bizkortasuna, gardentasuna eta emaitzen lorpena sustatuz. Tresna hau antolaketa publiko, sozial edo pribatuko mota guztietako taldetara zuzenduta dago. Hausnartze jokoaren erregelak erabiliz proposamen edo ikuspegi desberdinen gaineko balioespenak jasotzea baimentzen du.

Kolore joko baten (semaforoaren) bitartez ikonoekin (smilers-ekin) pertsonak bere erantzunaren arabera koka daitezke, eta bere balioespenei dagozkien ekarpenak egin ditzakete. Edozein taldek arazoak proposa ditzake eta hauei lehentasuna eman, proposamenen gainean akordio mailak planteatu eta ikustarazi, edo bere ezarpena ebaluatu.

 

Nork parte har dezake? 

Gonbidatua izan den edozein pertsona Deliberaweben sartu eta parte har dezake, edo zabalik dauden forotan. Baldintza bakarra behar da: alta ematea.

 

Nork sor ditzake foroak eta atariak?

Aurretiaz erregistratua dagoen pertsona orok foroak eta atariak sor ditzake (foro bat baino gehiago batzen dituen atala) edozein gairi buruz.

 

Nola ematen da parte-hartzea?

Parte-hartzea errazteko bakoitzari prozesu parte-hartzaileko fase desberdinetan parte hartzea baimentzen duen hausnartze-metodologia espezifikoa ematen da: arazoak planteatzea, konponbideak proposatzea, bere egokitasunari buruz eztabaidatzea eta bere aplikazioan eta segimenduan nahastea baimentzen du. Emaitzetara zuzendutako parte-hartze sistema da: produzitzea, eztabaidatzea, gainditzea... kolektiboki erabakia, testu bat, dokumentu bat, eta abar.

Hausnarketa sistema honek ideiak lehentasuneko edo adostasuneko mailaren arabera antolatzea baimentzen du. Proposaturiko ideien inguruan iruzkinak eta azpi-iruzkinak emateko aukera eskeintzeaz gain, parte-hartzaileak aukeratu duen balioespena edo aldaketak testuari iradokitzeko arrazoia argudiatzeko asmoz parte-hartzea baimentzen du.

 

Zertarako balio du foro batek?

Honako hauek dira Deliberaren foroen funtzio nagusiak:

Detekzioa eta identifikazioa

Talde desberdinen barruan edo besteekiko sor daitezkeen arazo edo zailtasunak antzematea, jasotzea eta hauei lehentasuna ematea.

Adibidez:

- Komunitateko arauei buruzko bizikidetasun-arazoen detekzioa.

 

Balidatzea

Deliberaweb-ek lerro orokorrak (ikuspegia, misioa, balioak...) hitzartzea eta lanaren (helburu, eragin...) espezifikoak baliozkotzea eta adostea baimentzen du.

Adibidez:

-Entitate edo enpresa baten funtzionamendu eta antolatze estrategia gidatu behar duten ardatzak eta helburuak balioztatzea eta hitzartzea.


Lehenespena

Deliberaweb-ek helburuei, akzioei, itemei, artikuluei, printzipioei eta abarri lehentasuna ematea baimentzen du. Balioesteko artikuluen kopuru handia dagoenean eta nabarmenenak aukeratu behar direnean, sistemak zeregin hau errazten du parte-hartzaileek balioetsiagoak diren item-ak nabarmenduz.

Adibidez:

-Helburu bat zehazteko akzio bideragarri eta iraunkorrei lehentasuna ematea.

-Talde baten arazoen gaineko gertaera eta ikuspegi aipagarrienak nabarmentzea.

 

Adostasun eta kohesio-espazioen sortzailea

Deliberaweb foroek ezagutza eta ikuspegi desberdinen elkartrukea nabarmentzen diren espazioak sortzen dituzte, era berean adostasuna sustatu eta ez-adostasunetik ikasten den neurrian. Beraz, hausnartze-foroek talde-kohesiorako eta adostutako diskurtsoen sustapenerako espazioak sortzea baimentzen dute.

 

Zer desberdintasun dago foroaren eta atariaren artean?

Atari bat foro espezifiko izateaz gain, parte-hartzearen joko erregelak eta tratatzeko gaiarekin lotutako foroen indizearekin batera, informazio orokorra erakusten duen sarbide-espazioa da.

 

Beste edozein zalantza edo iradokizunetarako info@delibera.info -ra  zuzendu.