LEGE JAKINARAZPENA

 
Delibera – Serveis de Participació Interactiva erakundeak, 2002ko ekainaren 11ko 34/2002 Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen 10. artikuluak ezartzen duen informazio betebeharra bere eginez, JAKINARAZTEN DU bera dela honako www.deliberaweb.com gunearen jabea, hala nola bertan diren atal eta eduki guztiena ere.
Deliberaren IFZa B62829247 da, egoitza Plaza Catalunyan 9, 5gn solairua, eta Posta Kodea 08002 Barcelona –Catalunya-.

WEBaren SARBIDE ETA ERABILERArako KONDIZIOAK
 
Delibera Servicios de Participación Interactiva S.L. elkarteak erregistratutako marka da Delibera eta, beraz, ez daiteke haren metodo, prozedura edo materialen salerosketarik egin aurrez baimenik izan gabe. Baimendu egiten da, ordea, bertatik eratorritako lanen sorkuntza, Creative Commons egiaztagiripean, 
Aitormena – Ez Salerosketa - KonpartituBerdin ereduaren arabera. 

Egiaztagiri horrek aukera ematen du eratorritako lanen sorkuntzarako eta zabalpenerako, beti ere jatorrizko lanaren irizpide beren arabera egin behar dena. Ez da baimentzen merkatu-erabilpenik egitea, ez jatorrizko lanen, ez eta eratorritako lanen kasuan ere.

Deliberaren jabegoko web honetarako sarbidea honako hauentzat da:
- Partikularrek eta diru-irabazi asmorik gabeko erakundeek libre eta doan erabiltzen ahal dute
- Erakunde publikoek, enpresek eta merkataritza jarduerek aurrekontua eskatu behar diote infi@delibera.info helbidera.

Web hau jarduteko gaitasun osoa duten 14 urtez gorakoentzat egina da, eta espainiar legeak ezartzen duenaren arabera eratu eta antolatu da, bere eginez izaera pertsonaleko datuen babeserako arautegia, informazio-gizartearen zerbitzuena eta jabego intelektualarena.

Ez da inoiz baimenduko besteren eskubide eta interes zintzoak urratzea (ohorearen eta norberaren intimotasunaren eskubidea edota jabego intelektualaren eskubideak urratzea), ez eta web hau merkatu helburuetarako edo diru-irabazteko erabiltzea ere.  

Zu-zeu web honetara etorri zara eta, beraz, honen erabiltzaile zara, eta onartzen dituzu une honetatik aurrera LEGE JAKINARAZPEN honetan zehaztutako ERABILERA KONDIZIOAK, bai eta PRIBAZITATE POLITIKA ere.

Deliberak beretzat atxikitzen du ERABILTZAILE bati sarbidea ukatzeko edota kentzeko eskubidea, nola web osorako hala atal edota zerbitzu baterakoa, aurrez jakinarazi gabe eta, beti ere, bere irizpidearen arabera. Murrizte hau webaren erabilera desegoki baten ondorio edota bertan jasotzen diren kondizioen urraketaren ondorioa izanen da.

Web gune honek saioko “cookie” direlakoak erabiltzen ditu funtzionamendu egokirako. Saioko “cookie” hori gunean sartzean, erabiltzailearen izen eta pasa-hitzarekin, sortzen da, eta erabilitako nabigatzailetik ateratzean deuseztu egiten da.

Deliberak edozein unetan alda ditzake erabiltzeko kondizio hauek, web orri honetan jakinaraziz gero, oraingo hauen modu berean. Edonola ere, zehaztutako kondizioak beti ere nazioko nahiz nazioarteko jarduera egokien araberakoak izanen dira, informazio gizarteari eta segurtasun informatikoari dagokionez.

SARBIDEA

Web hau eratuta dago funtzionalitate osoz sartu ahal izateko bertara nabigatzaile ohikoenekin. ERABILTZAILEEI kalitatezko eta funtzionalitate osoko web orria eskaini nahi die Deliberak, eta saiatuko da web hau erraz eta traba ahalik eta gutxienekin egon dadin ERABILTZAILEEN eskura.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUNKIZUNA

Web honen erabiltzaileak beregain hartzen du honen erabileraren ardura osoa, Delibera EZ baita gure atarirako sarreran hark zuhurtasun ezaz edo arduragabekeriaz jokatu izanaren ondorioz sor litezkeen erabilera desegokien, akatsen, okerren edo antzekoen erantzulea.

Deliberak ez du 14 urtez azpiko ERABILTZAILERIK onartuko, egiaztapena behar duten atal edota zerbitzuetan, 1720/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen denaren arabera.

JABEGO INTELEKTUALA (propiedad intelectual)
DELIBERA parte-hartzeko Sistema Integralaren Industria Jabegoaren eskubideek beren baitan hartzen dute “DELIBERA” marka eta grafikoa, Oficina Comunitaria de Marcas (OAMI), Alicante, Espainia) delakoan erregistratua dagoena 2632206 zenbakiaz, produktu eta zerbitzu desberdinak bereizteko.
Deliberak jabego intelektualaren eskubideak errespetatzen ditu eta, besteren jabegokoa izan litekeen edozein eduki begirunez jasoko da bere eskubide guztiekin.

SEGURTASUN NEURRIAK WEBean
Deliberak segurtasun neurriak hartu ditu web honen zerbitzu egokia bermatzeko. Deliberak bere esku ditu FIREWALL sistemaz hornitutako ekipoak, eta bere web orria segurtasun neurri fisiko eta teknikoez hornitutako zerbitzari batean kokatuta dago, baimenik ez duen inoren sarrera eragozteko. Web orri honen gainean segurtasun kopia egiten da eta segurtasun eredua web SSL erabiltzen da, 128 bit-eko zifratuarekin.

Erabiltzaile zaren aldetik, gomendagarria da antibirus eta firewall sistemez hornitutako ekipoak erabiltzea, sarrera desegokiak edo asmo txarrekoak saihesteko.

ERANTZUNKIZUN SALBUESPENA
Web honen erabilera desegoki, legez kanpoko edo asmo txarrekorik izanez gero Delibera salbuetsita geratzen da entzunkizun guztietatik.
  
Delibera – Serveis de Participació Interactiva erakundeak IFZ B62829247 duena, egoitza Plaza Catalunyan 9, 5gn solairua, eta Posta Kodea 08002 Barcelona –Catalunya-dituena, 2002ko ekainaren 11ko 34/2002 Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 16. artikuluak ezartzen duen informazio betebeharra bere eginez, EZ DA IZANEN bertan ERABILTZAILEEK edo Deliberaz kanpoko beste inork jartzen dituzten edukien, informazioen edo datuen erantzulea. 

Deliberak jakinen balu ERABILTZAILEren batek emandako edo zabaldutako eduki bat ez legezkoa dela edo beste inoren ondasunak edo eskubideak kaltetzen dituela, behar den arintasunez jokatuko du aipatutako datu edo informazio horiek bertatik kentzeko, edo haiek inorengana iristea eragozteko.

Deliberak ez du bermatzen etengabeko disponibilitatea, ez eta webaren funtzionamenduaren jarraipena ere, eta beretzat hartzen du web osorako edota atal nahiz zerbitzu baterako sarbidea bertan behera uzteko eskubidea, matxura teknikoek edota teknologia aldaketek hala eskatzen duten unean.

Deliberak ez du beretzat hartzen inongo erantzunkizun zibilik, penalik nahiz administratiborik ERABILTZAILEEK web honetaz egin lezaketen erabilera desegokia edo bidegabea dela eta, eta autoritateekin, herri administrazioekin eta dagokion erakundeekin elkarlanean ariko da indarrean diren legeak egoki bete daitezen.

Kondizio hauek ez betetzeak lege auzibiderik ekar lezake –zibil nahiz penalak- Deliberaren aldetik ERABILTZAILEENGANA, hauek bertan zehaztutakoa urratzen badute.